Oskar II.a Suediakoa
Oskar II.a (suedieraz: Oscar Fredrik; Stockholmeko Errege Jauregia, 1829ko urtarrilaren 21a - Stockholmeko Errege Jauregia, 1907ko abenduaren 8a) Suediako erregea izan zen 1872-1907 bitartean, eta Norvegiakoa 1872-1905 bitartean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oskar I.aren eta Josephine Leuchtenbergokoaren semea, eta Karlos XV.aren anaia zen. Jaiotzean Östergötlandeko duke titulua eman zioten. Uppsalako Unibertsitatean ikasi zuen. 1848an, Suediako Zientzien Errege Akademiaren ohorezko kide egin zuten. Sofia Wilhelmina Nassaukoarekin ezkondu zen 1857an; Bikoteak lau seme-alaba izan zituen:
- Gustavo (1858-1950)
- Oskar, Gotlandeko dukea (1859-1953)
- Karlos, Västergötlandeko dukea (1861-1951)
- Eukeni, Närkeko dukea (1865-1947)
1872an Suedia eta Norvegiako errege bilakatu zen, Karlos XV.a ondorengorik gabe hil baitzen. 1905ean, Suediako eta Norvegiako lurraldeak bereizi zituen eta Norvegiaren burujabetasuna onartu behar izan zuen, Norvegiako legebiltzarraren eskakizunaz.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oskar II.a Suediakoa |